Normalean, horrelako festa batek ez luke zegaitik batere arazorik izan behar, Bizkaiako ikastolen festa da eta ondorioz euskararen festa ere bai.
Aurten ordea, gobernu berria dela eta ez dela, PNVk batez ere, festa probetxatu izan du Celaa Sailburuaren aurka egiteko, festan ez zelako egon.
Egia da Celaak emandako aitzakia benetan pobrea dela eta egia da baita ere arraro egin zitzaidala Sailburuak bere babesa eman izana festari, orainarte festa hauei buruz ez zioten ezer onik esaten, baina, ezin dezakegu behingoz festa bere horretan utzi eta euskararen alde egin inoren aurka egin gabe?Hain zaila ahal da horrelako ekitaldi batean alderdikeriak alde batera uztea?
Bestalde, zer kostatzen zitzaion Celaa-ri bertan agertzea?
Euskararen egoera ez da ona eta esfortsu nabariak egin beharko ditugu euskara merezi duen lekuan kokatzeko, baina horretarako adostasuna ere beharko dugu, utzi ditzagun beraz muturrak alde batera eta egin dezagun denok lana euskararen alde.
Euskal Herri Euskaldun baten ametsean alderdikeri guztiak soberan daude.
Argazkia El Correo-koa da.