viernes, 3 de diciembre de 2010

Euskararen Nazioarteko Eguna

Atzo, legebiltzarrean, justiziaren euskalduntzeari buruzko ekimen bat aztertu genuenean, berriro ere legebiltzarra bitan bananduta geratu zen, batetik euskararen aldeko taldeak (PNV,Aralar, EA eta Ezker Batua) eta bestetik, (PSE,PP eta UPyD).
Baina gaur, abenduak 3, euskararen nazioarteko eguna denez, López Lehendakariak, adierazpen instituzional bat irakurri du euskara goraipatzen eta elebitasunari buruzko apustu argia adieraziz.
Zertarako balio dute horrelako adierazpenak eguneroko politikan ez bada euskara babesten?
Zein zentzu dauka elebitasunaz hitz egin, baina gero 8.000 milioi euro aurreikusi A eredua garatzeko?
Euskararen inguruko adierazpenak gero eta gehiago ingurugiroaren aldekoaren antza hartzen ari dira, denok gaude ados ingurugiroaren garrantzian, baina beti dago aitzaki bat berari muzin egiteko, normalean ekonomikoa.
Euskararekin ekonomikoa baino legala izaten da aitzakia.
Laburbilduz, gaur denak egingo ditugula euskararen aldeko adierazpenak, baina bihar, batzuek hizkuntzak erabiltzeko askatasunari buruz hitz egiten jarraituko dute, konturatu gabe, ni neu, adibidez, ez naizela aske nahi dudan hizkuntza erabiltzeko, askotan, euskaraz ez didatelako ulertzen baina gaztelaniaz bai.

3 comentarios:

  1. Arrazoi osoa dekozu, Mikel. Guztion artean babestu behar dogu eta, Euskal Herrian ezin badozu euskara erabiltzen, zure askatasuna murrizten dute.

    ResponderEliminar
  2. ¡Interesante! Lo digo porque no entiendo nada.

    ResponderEliminar
  3. Arrazoi osoa, baina EB-IUn ere lan handia daukazue egiteke oraindik eremu horretan.
    Ongi izan

    ResponderEliminar