Azkenean, Entzutegi Nazionalak ez du beste erremediorik izan eta bost auziperatuak absolbiltu egin behar izan ditu.
Lehenik eta behin beraz, Otamendi, Uria, Torrealdai, Auzmendi eta Oleagari nire Zorionik beroena.
Zazpi urte eta gero, gutxienez, azken unean justizia egin da eta epaiketara inoiz heldu behar ez zen kasu bat, ezertan geratu da.
Baina behin hau esanda galderak datoz: orain zer?
Nork ordaintzen du egindako kaltea?
Zein estatu mota dugu egunkari bat isten duela batere deliturik egon gabe?
Orain dela zazpi urte langabezian geratu ziren langileei nork ordaindu galerak?
Auziperatuen ohorea nola berreskuratu?
Zer esango dute orain sutsuki kasu honen alde egon direnak?
Galdera asko eta erantzun gutxi.
Ez du egindakoa konponduko, hori badakit, baina orain, estatuari barkamena eskatzea eta konpentsazioak ezartzea dagokio, ea oraingoan epaiketan baino gutxigo irauten duten.
Podrías traducir, por favor?
ResponderEliminarnik ere hausnarketa bat egin dot nire blogean, pasatu zaitez nahi badozu. Ta zorionak zure lanagatik ;)
ResponderEliminarHélène, como sabes, Egunkaria era el único periódico integramente escrito en Euskera, así que he querido, por una vez, escribir un post íntegramente en euskera, es una especie de homenaje.
ResponderEliminarA modo de resumen te diré que me alegro de la absolución pero que ahora se abren muchas interrogantes, ¿quién resarce a los trabajadores en paro? ¿cómo se he podido permitir este dislate? ¿cómo reparar el daño? y por último digo que ahora al estado le toca pedir perdón y establecer las indemnizaciones.
Andertxo, zure blogetik pasa naiz eta nire hausnarketa bertan utzi dizut. "Portzierto", zorionak blogarengatik.
ResponderEliminar